Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2019-06-19

Espeleoturismo Arrikrutz kobetan udaran

Arrikrutz - Oñatiko kobak

EspeleoArrikrutz  udara 2019

EspeleoArrikrutz bisitei esker, Gipuzkoan ezagutzen den kobazulorik handieneko galerietatik barrena, kobazuloen mundura gerturatzen da bisitaria. Modu berezi batean, espeleologo moduan, urak urratutako bideak zeharkatu, kobazuloen berezitasunak ezagutu eta hain ezezaguna den lurpearen edertasuna eskura jartzen zaio parte-hartzaileari.

Arrikrutz-Oñatiko koben alderdirik sakonenetara barneratuz galeri aktibo nahiz fosilak zeharkatzen dira 3 orduko ibilbide espeleologiko honetan. Urteen joan etorrian kobazuloaren barrenean garatu diren berezitasun geologikoetara gerturatzen dira parte-hartzaileak, tartean, Arrikrutzeko exzentrika multzo handia.

Bisitaren nondik-norakoak:

Eguna: Uztailak 21 eta abuztuak 10

Ordua eta lekua: 09:30 Arrikrutz koben Interpretazio Gunean

Iraupena: 3 ordu eta erdi.

Prezioa: 25€/pertsonako

Parte-hartzaileei kaskoa eta beharrezko argiteria banatuko zaie. Ekintza honetan parte hartzeko kobazulorako arropa eta oinetako egokiak eta aldatzeko arropa ekartzea gomendatzen dugu.

Informazio gehiagorako eta erreserbetarako: 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.