Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Gastromuseums hazten doa eta euskadiko produktu gastronomikoen packaging berria aurkeztu du
Rss

Berriak

2019-01-28

Gastromuseums hazten doa eta euskadiko produktu gastronomikoen packaging berria aurkeztu du

Igartubeiti Baserri Museoa

Gastromuseumseko ordezkariak Fiturren

Euskadiko produktu gastronomiko batzuk izkutatzen dituzten esentzia, tradizioa eta baloreak jendari helaraztea helburu duten zazpi museo eta interpretazio zentrok osatzen dute sare hau.

FITUR-en aurkeztu dute, Villa-Lucia Ardoaren erakustokia (Guardia), Txakolingunea (Bakio), Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa (Astigarraga), Igartubeiti Museo Baserria (Ezkio), Gaztaren Interpretazio Zentroa (Idiazabal), D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroa (Ordizia) eta berriki sarean sartu den Leintz Gatzagako Gatz Museoak, Gastromuseums markaren babesean, Euskadiko Produktu enogastronomikoen Packaging berria. Hainbat urtetako lankidetzaren ondorioz, Gastromuseums-en helburua sarea osatzen duten museoen arteko harremanak sendotu eta elkarlanean bakoitzaren eskaintza sustatzea da. Horretarako, ibilbide konbinatuak eskaintzen jarraitzen dugu, zeintzuk museotako bisita eta experientzia gastronomiko desberdinak barneratzen dituzten.

Txakolitik hasi eta Idiazabal Gaztara, Arabar Errioxako ardo famatutik igaroz, Sagardoaren Lurraldeko Sagardotegietara, gure gatza, non kasu honetan eta beste batzurekin alderatuz, gatzaren bereizketa prozesuan eguzkiaren lurrinketa-sistema erabili ordez, egurrez elikatutako suaren bidez ura berotuz egiten duten edo baserri eta azoketara bertako eta garaiko produktuen garrantzia azpimarratuz. Gastromuseums-ek Euskadiko Kultura enologiko eta gastronomikoaren ezaugarri nagusiak azaltzen dizut.

Esperientziek, dastaketak, upeltegietara bisita, bazkari eta afariak, edo eta gazta, sagardoa edo gatza bezelako produktuen ekoizpen tailerrak barneratzen dituzte.

Aurrez elkarlanean martxan jarritako ekimenak hainbat dira, hala nola, Euskadiko Museo eta Zentro Enogastronomikoen eskuliburua, non hauetariko bakoitzak eskaintzen dituen esperientzia turistiko eta erakusketa eskaintzaren berri ematen den. Museo edo interpretazio zentro bakoitzak sareko informazioa jasotzen duen tótem bat dauka, bertan QR kode baten bitartez, bisita birtual bat egiteko aukera ematen delarik. Bisita birtual hauek, www.gastromuseums.com atariaz gain museo bakoitzaren webgunean ere aurkitu daitezke.

Azken urte honetan elkarrekin hainbat ekitalditan parte hartu dute sareko museoek, Astigarragan ospaturiko Sagar Uzta festan hainbat tailerrekin, BEC-en martxoan ospaturiko Gustoko Ferian, Euskadi lurralde gonbidatua izan zen Malaga Gastronomy Festival ekitaldian, uztailean ospatu zen Arabar Errioxako Enogastronomia Jasangarriaren topaketan eta azkenaldian Donostiako Boulevard-ean ospaturiko Sagardo Apurua ekitaldian, familientzat zenbait tailer eskeiniz.

Leintz Gatzagako Gatz Museoa sarean sartu berri dela eta FITUR bezelako erakusleiho batean izateko aukera aprobetxatuz, esku orri berri bat argitaratu du sareak sareko esperientzia enogastronomikoei buruzko informazio osoarekin. Baina 2019rako berritasun nagusia sareko museoek ordezkatzen dituzten produktuen salmenta bateraturako diseinatu den Gastromuseums Packaging berezia da, sareko zentru eta museo guztietan eskuragarri izango dena. Gastromuseums-ek hiru ale zozketatu ditu Fiturren asteburuan zehar eskeiniko dituen dastaketetan izena eman dutenen artean. 

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.