Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-04-04

Untzi Museoa zabalik turismo taldeentzat

Untzi Museoa

Promo primavera UM

Untzi Museoan diseinatu dugun turismo taldeei (>6 pax) zuzenduriko udaberriko promozioa aurkezten dizuegu.

Pertsonako 2,5 euro ordainduta, Museoko hiru erakusketetara bisita gidatuak edo erakusketa baten bisita monografikoak eskaintzen ditugu euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez, 45 min. iraupenarekin ggb (+info: www.untzimuseoa.eus). Eguna eta ordua erreserbatu behar da aldez aurretik.

Gure kokapen pribilegiatuak, Donostiako portuan gaude, Untzi Museoaren bisitaldia beste jarduera ezberdinekin osatzeko aukera eskaintzen du: jarduera kulturalak –Urgull Mendian Motako Gazteluan dagoen “Donostiari begira” doako erakusketa edo hurbil dauden Aquarium-era eta San Telmo Museo-ra bisita–, aisialdi jarduerak –Paseo Berritik edo Kontxatik ibilaldiak– eta Alde Zaharreko eskaintza gastronomikoa.

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitezte gurekin harremanetan.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.