Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Berriak

2018-03-05

Ibilaldia: pago motzak lepatzen

Anduetza Parketxea

Aizkorriko basoetan antzinatik erabili da zuhaitzak lepatzearen teknika, adarrak altuera jakin batean moztuta, egur ekoizpen handiagoa eta iraunkorragoa lortzen baitzen. Gaur egun, oraindik, ugariak dira antzinako teknika honen lekukoak gure basoetan, pago motzak hain zuzen ere.

Marti Boada zientzialari katalan ospetsuaren azalpenekin, jarduera honek historian zehar izan duen garrantziaz jabetuko gara. Marti Boadak teknika honen aberastasun historikoaz eta naturalaz hitz egingo digu gaztelaniaz. Nola ez, lepatze lanak eskuz egingo dira, garai bateko teknikei jarraituz.

Aurten, Zegamako Anduetza parketxearen inguruan, txondorra egingo da udazken aldera. Txondorra eraikitzeko, egurra da lehengai nagusia eta egurra lortzeko basora joan behar da zuhaitz bati adarrak moztea. Txondor hau, hilabete batez egongo da piztuta. Modu honetan, txondorraren eraikuntzaren prozesua hasieratik amaieraraino ikusi ahal izango dute bisitariek: egurraren mozketa, txondorra piztearen festa eta ikatza jasotzeko momentua.

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.