Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
  • Hasiera |
  • Berriak |
  • Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea. Martxoa 2018 Kultur Ondarearen Europako urtea
Rss

Berriak

2018-03-01

Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea. Martxoa 2018 Kultur Ondarearen Europako urtea

Untzi Museoa

Euskal Kostaldeko Museoak - UM 2018

Euskal Kostaldeko Museoen Sareko ordezkariak bildu dira gaur Donostiako Nautikoan, martxoan, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen barruan eskainiko diren 100 jarduera baino gehiago jada martxan daudela jakinarazteko asmoz.

2018a Europako kultur ondarearen urtea izendatua izan denez, aurtengo jardueren programaren ardatza museoetan gorde, zaindu eta ezagutarazten den ondare material eta inmateriala izango da. 30 ekipamenduk hartuko dute parte “Hilabetean” eta 100dik gora izango dira antolatutako jarduerak, publiko ezberdin eta zabalari zuzenduak: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, ibilaldiak, proiekzioak, irteera gidatuak barkuan, e.a.

Ekimen hau duela egun batzuk, aurten 125. urteurrena ospatzen duen Bizkaia Zubian aurkeztu zen.

Sareari atxikitako zentro guztien proposamenak jasotzen dituen programa web honetan kontsulta daiteke: www.losmuseosdelacostavasca.eus

 
Compartir
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.