Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading
Rss

Historia eta artearen Museoa. Santa Maria La Real. Arkeologia eta monumentu Multzoa

2011-04-13

Zarauzko Arte eta Historia Museoak barduliar bezala parte hartzera gonbidatzen zaituzte VI Erromatar Jardunaldietan

froga

Zarauzko Santa Maria la Real Arkeologi eta Monumentu Multzoan dagoen aztarnategiak, gure lurraldeak historian zehar izan duen bilakaera ezagutzeko aukera eman digu. Agertutako aztarnak eta egin diren ikerketak aprobetxatuz, Erromatar Jardunaldiak ospatzen hasi ginen orain dela 6 urte.

Ohiturari jarraituz, abuztuaren 19an eta 20an VI. Erromatar Jardunaldiak ospatuko dira. Aurten garrantzi berezia emango diogularik Patxi Santamaria zarauztarrak zuzenduko duen antzerkiari. Izan ere, aurreko urteetan arrakasta handiko ekintza izan zen. Bertan, boluntarioek barduliarren bizimoduarekin lotutako alderdiei buruzko antzerki bat egingo dute, eta aktiboki hartuko dute parte berreraikuntza historikoan.

Hau dela eta, Zarauzko Arte eta Historia Museotik festa honetan parte hartzera gonbidatzen zaizue. Izan ere, ekintza honek iraganeko aldiak modu atseginean ezagutzeko aukera ematen du, historian sakondu dezakezue eta orain arte ezkutuegia egon den garaiari bizia eman!

Boluntario moduan parte hartzeko, Zarauzko Arte eta Historia Museorekin kontaktuan jarri beharko du, 943 835 281 telefonora deituz edota info@menosca.com helbidera mezu bat bidaliz. Bertan, ekintza honi buruzko informazio guztia jasoko dute.

 

 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Zarauzko Udala
  • Telefonoa: 943 83 52 81
  • E-maila: info@menosca.com
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Elizaurre, 1 20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

SARREREN PREZIOA

  • Helduak: 2,00 €
  • 14 urte artekoak helduek lagunduta: doan
  • 10etik 20ra bitarteko taldeak: -%10
  • 20ko edo gehiagoko taldeak: -%20
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2020 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.