2018-04-09
Ibilaldia. Txorien txioa ezagutzen
Udaberriarekin bat, Gipuzkoako Parketxe Sareak txorien kantuak ezagutzeko hainbat jarduera antolatzen ditu. Datorren larunbatean, apirilaren 14ean, Anduetza parketxeari dagokio eta hitzordua 10:00etan izango da bertan. Ibilaldian gidari izango dugu Mikel Olano aditua.
Hasiera emateko, Anduetza parketxean 30minutuko aurkezpena egingo da, txorien argazkiak pantaila handian ikusiz eta haien kantuak entzunez. Ondoren zailtasunik gabeko ibilaldian eta prismatikoak lagun, ikusitako txoriak antzemango ditugu.
Izena emateko eta informazio gehiagorako:
943 80 21 87 / 688 62 36 09 edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net
Prezioa 5 eurokoa izango da pertsonako.
Ez ezazue aukera hau galdu!

