Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

~~Jantziaren Zentroak 2017 urteko apirilaren lehenean zabaldu zituen ateak Errenterian (Gipuzkoa). XVII garren mendeko etxe batean,“Kapitain-etxean” kokatua, Errenteriako Udalaren babespean jaiotako ekimena da. Iraultza dantza taldeak kudeatuta, helburu bikoitza du. Batetik, gure arbasoek erabiltzen zituzten jantziak batu eta kontserbatzea, bestetik, horiek herritarrei erakutsita aurreko belaunaldien ohiturak, bizi-modua, eta jantzien esanahia azaltzea. Horretarako, erakusketa finkoak, bisita gidatuak, tailerrak eta hitzaldiak antolatzeaz gain, informazioa eskaintzen da. Jantziaren Zentroak XVIII-XX mendeen arteko bidaia egiteko proposamena egiten du.Eraikinak hiru solairu ditu. Horietako bitan jatorrizko jantzien erakusketa ikusteko aukera dago. “Herri Jantziak” izenekoan, herritar xumeek XIX-XX mendeen artean erabilitako jantziak ikus daitezke, “Jantzien bilakaera” deiturikoan XVIII-XX mendeen arteko modaren errepasoa egiten da, nazioarteko jantziak dira nagusi aretoan. Atariko solairuan, ehungintzarekin zer ikusia duten behin behineko erakusketak eskaintzen dira. Jantziaren Zentroa Iraultza dantza taldearen bi hamarkada luzetako lanaren fruitua da, urtetan batutako jatorrizko jantziak, ia mila pieza erakusteko aukera ematen duen ekimena. Urtean behin erakusketa finkoa aldatu egiten da, zentro bizia izateaz gain, biltegian gordetako jantzi guztiek jendaurrean aurkezteko aukera izan dezaten.

Ikuslearen parte hartzea sustatzeko, bisitaren amaieran, XVIII eta XIX garren mendeetako hainbat jantziren kopiak jantzi eta argazkiak egiteko gonbidapena egiten zaio ikusleari.

 

Jantziaren Zentroa erakusketa Jantziaren Zentroa erakusketa Jantziaren Zentroa erakusketa Jantziaren Zentroa erakusketa JANTZIAREN ZENTROA JANTZIAREN ZENTROA JANTZIAREN ZENTROA JANTZIAREN ZENTROA JANTZIAREN ZENTROA

2019-07-06 / 2019-09-01

KUTXA KULTUR MODAUda osoan hamaika diseinatzaile gipuzkoarren lanak ikusteko aukera izango da Jantziaren Zentroan “Kutxa Kultur Moda” programako...

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.