Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

 

Jantziaren Zentroak 2017 urteko apirilaren lehenean zabaldu zituen ateak, Errenterian, Gipuzkoa. XVIII garren mendeko etxe batean, “Kapitain-etxean” kokatua, Errenteriako Udalaren babespean jaiotako ekimena da.

 

Iraulza dantza taldeak kudeatuta, helburu bikoitza du. Batetik, gure arbasoek erabiltzen zituzten jantziak batzea, eta kontserbatzea, bestetik, horiek herritarrei erakutsita aurreko belaunaldien ohiturak, bizi-modua, eta jantzien esanahia azaltzea. Horretarako, erakusketa finkoak, bisita gidatuak, tailerrak eta hitzaldiak antolatzeaz gain, informazioa eskaintzen da.

 

Jantziaren Zentroak XVIII-XX mendeen arteko bidaia egiteko proposamena egiten du.Eraikinak hiru solairu ditu. Horietako bitan jatorrizko jantzien erakusketa ikusteko aukera dago. “Herri Jantziak” izenekoan, Euskal Herriko arropa, baserritar jantziaren oinarria, “Jantzien bilakaera” deiturikoan XVIII-XX mendeen arteko nazioarteko zein bertako jantziak, hiru mendeetan izaniko aldaketak. Atariko solairuan, ehungintzarekin zer ikusia duten behin behineko erakusketak eskaintzen dira.

 

Iraultza dantza taldeak bi hamarkadatan ia mila pieza batu ditu, Jantziren Zentroak zortzi hilabetero erakusketa finkoa aldatuko du horiek guztiak erakusteko. Ikuslearen parte hartzea sustatzeko, bisitaren amaieran, XVIII eta XIX garren mendeetako hainbat jantziren kopiak janzteko gonbidapena egiten zaio ikusleari.

Jantziaren Zentroa erakusketa Jantziaren Zentroa erakusketa Jantziaren Zentroa erakusketa Jantziaren Zentroa erakusketa Jantziaren Zentroa erakusketa Jantziaren Zentroa erakusketa Jantziaren Zentroa erakusketa

2018-05-05 / 2018-06-24

PATCHWORK ErakusketaErrenteriako Xenpelar tailerretako ikasleek egindako “patchwork” lanak ikusgai Jantziaren Zentroan  Datorren larunbatetik...

Berriak

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.