XX. mendea oso osorik baldintzatu zuten gertaerak izan ziren 1936 eta 1939 bitartean Espainian eta Euskal Herrian. Haien berri jasotzeko aukera bikaina eskaintzen digu Elgetako Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroak: gudaldiak, armak, batailoiak...
Baina ez hori bakarrik. Gudaren kausak ere aztergai ditu zentroak, eta nola ez, ondorioak. Elgeta inguran jazotakoetatik abiatuta, errepresioaren inguruko hausnarketa sakon bat egiten da, garai hura bizi izan zutenen testigantzek lagunduta, eta beti ere indar faxistek sortutako biktimek luzaroan jasan behar izan dutena gogora ekarriz. Izan ere, duintasuna eta memoria dira zentroaren ardatz eta ixiltasuna eta ahaztukeria alboratuta ohiukatu eta gogoratzea helburu.
Bi atal nagusi ditu zentroak: lehena, erakusketa iraunkorra da. Espaloia Kafe Antzokian dago kokatua eta garaiko hainbat arma, tresna, egunkari... dago ikusgai, maketa eta azalpen grafikoek osatzen dutelarik informazioa. Bigarrena, 5 km inguruko ibilbide tematikoa da (mapa) (GPS tracka deskargatu), frontearen kokalekuetan barrena, berreskuratu diren babesleku, lubaki eta parapetoak ikusgai daudelarik. Ibilbide hau egiteko bisita gidatuak antolatzen ditu zentroak, hileko lehen (euskaraz) eta azken (elebiduna) igandeetan, edo talde osatuentzat beste edozein egunetan, aurrez erreserba egitea beharrezkoa delarik. Heziguneentzako proposamena deskargatu
Bereziki eman nahi dizkiegu eskerrak Intxorta 1937 Kultur Elkarteari, proiektu hau aurrera ateratzeko egindako lanagatik eta memoria historikoaren berreskurapenerako emandako urratsengatik. Azpimarratzekoa da frankismoaren biktima bakar bat ez ahazteko garatutako "Izen Guztiak, Aurpegi Guztiak" proiektua, frankismoak eragindako biktimen izendegia osatzeko helburuarekin.
MUGIKORRENTZAKO APLIKAZIOA DESKARGATU
Elgetako ahozko ondarea eta gerra garaiko pasarteak
Elgetaren historia
Elgetako ondarea, geolokalizatutako argazkiak
Jarrai gaitzazu Facebook, Twitter eta Google+ en!