Inguruko argibide turistikoa
SEGURA, BIZI ITURRI NATURALASeguran zehar doan ibilbide honetan, hiribilduko ezaugarri nabarmenenak islatzen dituzten gai desberdinetako panelak aurkituko dituzu: inguratzen duen natura, Erdi Aroko egitura, Santiago Bidea, merkataritza, uraren erabilerak... Guztiak, Segura eskualdean garrantzi handiko hiria zeneko garaira eramaten gaitu.
Ibilaldian zehar 29 baliza daude kokaturik, behar bezala seinalizatuak, bide egokia jarraitzen laguntzeko.
Goierriko Natura eta Senderismo ibilbideakGoierriko Natura eta Senderismo ibilbideak
Bisita gidatua - Kasko historikoaSegurara hurbiltzen den oro, Erdi Aroan izan zuen nagusitasuna ezagutzera gonbidatzen dugu. Kasko historikoa, herrira sartzeko eta bertatik ireteteko garaiko ateak, kale estuak, garaian etxebizitza-tailer izan ziren etxeak, jauregiak, karkaba,... Orokorrean, herri osoan mantentzen da Erdi Aroko magia.
Bisita gidatua - Andra Mari Jasokundearen eliza
XVI. mendean eraikia, euskal gotikoaren apaindura gabeziaren eta estilo monumentalaren adibide dugu. XVIII. mendearen erdialdera intxaur egurrez egindako erretaulan barroko-rokoko estiloak daude uztartuta. Irudien egilea Luis Salvador Carmona da, espainiar eskultura barrokoko eskultore ezaguna. Erretaula Monumentu Historiko Artistiko izendatu dute.

- Ardixarra etxea: Erdi Aroko interpretazio zentroa
- Andre Mari Jasokundearen eliza
- Segurako kasko historikoa
Erlazionatutako ibilbideak
- XVI. mendeko ibilbidea
- Goierri Erdiaroan
- Gipuzkoako Baliabide Turistikoen Gida 2011-2012
- Gipuzkoa historiaurretik egundaino
Berriak
-
2017-02-23
-
2016-11-28
-
2016-11-28
-
2016-05-12
-
2016-03-19