Inguruko argibide turistikoa
UROLA GARAIA, barnealdeko xarmaGipuzkoaren bihotzean, euskal hiriburuetatik ordu bat baino gutxiagoko distantziara eta Aikorri-Aratz parke naturalaren magalean kokatzen da xarma berezia duen eskualde txiki hau. Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herriek osatzen dute Urola Garaia eta lau herri hauen arteko konbinaketa orekatua da, hain zuzen ere, bisitariari jardunaldi ahaztezin batetarako proposamen erakargarria erraztuko diona.
Gure kultura eta ohiturak ezagutu eta ulertzeko museo eta interpretazio zentroek istorio eta historia kontatzen diote bisitariari. Nahiz eta egunerokoak diren elikagaiak izan, baserriko ogiak, Idiazabal gaztak, sagardoak edo eztiak badituzte beren baitan hainbat eta hainbat sekretu eta. Garai batetako olagizonen lana ikusi ahal izango duzu, errementariak, burdinolak, lantegia... Mendi ibilbide sare anitz eta zabala, oinez edo mendi bizikletaz gozatzeko aukera eta bertan duzu baita ere Urolako bide berdea. Elizak, parrokiak, arkupe, erretaulak eta ermitak erlijio ondare aberatsaren fruitu dira eta ezin genezake aipatu gabe utzi hauetariko batzuek duten kokaleku pribilegiatua eta oparitzen diguten ikuspegi liluragarria.
Hurbil zaitez Gipuzkoa barnealdeko txoko honetara, ziur aurkituko duzu proposaturiko aukera guztien artean zure gustukoa eta familia nahiz lagunekin bizi izandako esperientziaren oroigarri atsegina zurea izango duzu betirako.
Informazio gehiago www.urolagaraia.com atarian
Erlazionatutako ibilbideak
- Gipuzkoako Baliabide Turistikoen Gida 2011-2012
- Kultura Industrialaren Ibilbidea
- Gipuzkoa historiaurretik egundaino
- Gipuzkoa eta burdina