Inguruko argibide turistikoa
Ongi etorri UROLA ERDIA eskualderaUrola Erdia Gipuzkoako erdialdean dagoen eskualdea da. Gaur egun ia 30.000 biztanle biltzen ditu, Azpeitia (herri nagusia), Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizamako udalerriek osatzen dute eskualdea. Azpeitia eta Azkoitia, Loiolako Santutegia, Euskal Trenbidearen Museoa, Zestoako bainuetxea...bezalako guneek sorpresaz betetzen dute Urola ibaiak zehartzen duen eskualdea.
Ezagutu ezazu Urola Erdia. Euskadiren bihotzean dagoen lurralde honetan euskal nortasunaren muinera eramango zaitugu aparteko esperientzien bidez. Urolara etor zaitezen proposamen batzuk ditugu. Horiei esker hemengo ondare historiko-monumental aberatsa, natur ingurunea, euskara eta bertako kultura ezagutuko dituzu eta biztanleen abegikortasunaz gozatu.
Urola Erdira etorriz gero ezin bertako bide berdeak ezagutu gabe utzi: Izarraitz, Errezilgo harana...
Esperientzia berdingabea izango da Euskal Herriaren kutsua duen eskualde bat ezagutu nahi dutenentzat, aldi berean denek ongi pasatzeko eskaintzak ere ezagutuko dituzte. Parte hartu esperientzia berdingabe honetan eta bizi Urola.
Urola Erdiko eskuliburua (PDF)
Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)
GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Erdiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.
"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Erdiko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Errezil eta Beizama.
Urola Erdia Flickr-en.
Erlazionatutako ibilbideak
- Bost Geltoki Historian
- Gipuzkoako Baliabide Turistikoen Gida 2011-2012
- Kultura Industrialaren Ibilbidea
- Gipuzkoa historiaurretik egundaino
- Gipuzkoa eta burdina
Berriak
-
2018-09-13
-
2016-05-11
-
2016-03-22
-
2015-11-04
-
2015-10-01
-
2015-07-01
-
2015-04-21
“Egun batez sugina" Jarduera berria Burdinbidearen Euskal Museoan
Bisiten liburua / Bidali zure iradokizuna
-
2014-05-08
Queremos ir este sábado a las 18 horas (viaje en tren). ¿Tenemos que reservar plaza?. ¿Cómo lo hacemos?. Hemos llamado pero no contesta nadie. Es posible vía email?
-
2013-05-08
BUENOS DIAS, HE INTENTADO CONTACTAR POR TELEFONO ,PERO NO HA SIDO POSIBLE .EL DIA 19 MAYO (DOMINGO) TENIAMOS INTERES EN VISITAR EL MUSEO DEL F.ELERROCARRIL Y LO DEL TREN DE VAPOR.SOMOS UN GRUPO DE UNAS 25 PERSONAS.NECESITARIAMOS ALGO MAS DE INFORMACION SOBRE HORARIOS Y TIEMPO NECESARIO PARA LA VISITA.ATTE RAKEL
-
2011-10-18
Kaixo lagunok. Pasa den larunbatean ezagutu genuen Azpeitiako Euskal Trenaren museoan. Goiz benetan bikaina igaro genuen bertan. Lasaoraino garai bateko Urolako tren goxoan bidaiatzeko aukera izan genuen, baita bidaia imaginario polita egin ere, Zaragozara, 1926ko Pilarika Egunera, tranbian. Zorionak benetan bertako langile guztiei eta eskerrik asko, benetan gustura izan ginen.