Inguruko argibide turistikoa
Ongi etorri UROLA GARAIA eskualderaUrola Garaia eskualdea Gipuzkoa hegoaldean dago kokatuta, Aizkorriko Parke Naturalaren oinetan, eta Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso herriek osatzen dute. Eskualdean indar handia du industriak, burdinaren hastapenak, nekazal eta artzantza guneak ekitaldi kultural zein gastronomikoetan bistakoak dira.
Bisitariak bere egonaldia atsegin eta ahaztuezin izateko beharko duen guztia topatuko du Urola Garaian: kultur ibilbideak, mendi txangoak,museoak, monumentuak, industria ondarea, lo egiteko toki xarmangarriak, gastronomia aukera ezin hobea eta ospakizun eta jai sorta aparta. Dena prest Gipuzkoa sakoneko txoko hau ezagutzera animatzen diren guztien gozamenerako.
Urola Garaiko eskuliburua (PDF)
Gipuzkoa %100 eskuliburua (PDF)
GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzak sortu eta bultzaturikoa. Bertan dauden Urola Garaiko argazkiak ezagutu nahi badituzu, Gure Gipuzkoa.
"XIX. mendeko albuma" Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgune bat da. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude kokatuta. Urola Garaiko zenbait herrik XIX.mendean zuten itxura ezagutu nahi baduzu: Legazpi, Urretxu, eta Zumarraga.
Urola Garaia Flickr-n.
Erlazionatutako ibilbideak
- Gure Iraganean bidaia
- Sagardoaren Kultura, bi museo, kultura bakar bat
- XVI. mendeko ibilbidea
- Gipuzkoako Baliabide Turistikoen Gida 2011-2012
- Gipuzkoa historiaurretik egundaino
- “Gazta eta sagardoaren lurraldeetako pasaporte gastronomikoaâ€
Berriak
-
2019-10-09
-
2019-09-20
Donostiako Udalaren Txistulari taldea Igartubeiti baserriko dolarean
-
2019-09-13
-
2019-08-06
-
2019-07-23
Uztailak 25 Igartubeiti baserri museoa itxita, uztailak 31 zabalik
-
2019-07-12
Dagoeneko hemen da Nathalia Heim artista eta bere proiektuari ekin dio
-
2019-07-12
-
2019-07-02
Patrim erresidentzia artistikoa: Aste bat falta da Nathalia Heim artista Igartubeitira etortzeko
-
2019-06-26
-
2019-06-12
Igartubeiti Dantzan! bertako dolarean Dantza filmaren errodajeari buruzko erakusketa