Pasaiako etxe tipikoa da eta Badiarako zuzeneko bidea du. XVII. mendean eraiki zen eta Victor Hugok 1843an Pasaian egindako egonaldian bertan hartu zuen ostatu.
Victor Hugo liluratu zuen hemeretzigarren mendeko Pasaiaren esentziaz gozatuko dugu "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketari esker. Merezitako omenaldia, Hugok utzitako marrazki eta idazlan baliotsuei ez ezik, historian zehar idazle bikain honen omenez beren aztarna utzi duten haiei ere bai.
Hiru solairuetan dauden edozein balkoi korritutatik Victor Hugo inspiratu zuen badia bera ikusteko aukera izango dugu. Horri erreparatuz idatzi zituen Pasaian izandako egonaldiko idatziak eta grabatuak. Pasaiak Victor Hugo txundituta utzi zuen eta Pasaiarekin maitemindu egin zen. Utz iezaiozu gida izaten eta hurbil zaitez Pasaiaren erromantizismoa bizitzera.
Victor Hugoren etxean hurrengoa aurkituko dugu:
Turismo Bulegoa.
Museo-aretoa: Victor Hugo liluratu zuen hemeretzigarren mendeko Pasaiaren esentziaz gozatuko dugu "Victor Hugo, oroimenera bidaia" erakusketari esker. Merezitako omenaldia, Hugok utzitako marrazki eta idazlan baliotsuei ez ezik, historian zehar idazle bikain honen omenez beren aztarna utzi duten haiei ere bai.
Pasaia, arrantza -eta marinel- herria, bertan balearen harrapaketa, merkataritza eta bere ontziolak Ondartxo, Itsas Kulturaren zentroan daude ikusgai, eta bertan, bisitariak aukera izango du erriberako arotzek, belaunaldiz belaunaldi igorritako teknikei jarraituz, antzinako ontzi baten kopia nola egiten duten ikusteko.
Nabarmentzekoak dira bere marinel gastronomia eta garrantzia arkitektoniko eta historiko handiko eraikinak, esate baterako, Santa Ana Ermita, San Joan Bataiatzailearen Eliza, Santutxoa, Victor Hugo etxea, Blas de Lezo marinelaren etxea, eta San Pedroko hilerria, 1457ko parrokia-elizaren portada erromaniko eta gotikoak mantendu dituena, eta Kultura Ministeritzak Monumentu izendatu dituena. Portada horien aurretik, hain zuzen ere, pasa behar dute Done Jakue bidearen pelegrinek Donostiarako bidean
Pasaiako, Errenteriako, Lezoko eta Oiartzungo udalerriek eskualdea osatzen dute. Gune estrategikoan kokatua dago Oarsoaldea, Frantziako mugatik oso kilometro gutxitara dagoen Bidasoa-Txingudiko eskualdearen eta Gipuzkoako hiriburuaren, Donostiaren, artean.