Inguruko argibide turistikoa
Pagotxa turistikoa: Sagardoa ta itsasoaAstigarragako Sagardoetxea Museoa gure elkargunea izango da eta Euskal Herriko sagardoaren kultura ezagutzeko gune egokia. Gisa honetako esperientziak ezin lezake sagardotegiko ohiko menua alde batera utzi: bakailaoa, bakailao tortilla, txuleta eta gazta intxaurrekin, eta nola ez, sagardoa. Hau guztia giro dibertigarrian dastatuko duzue. Izan ere, sagardotegiko bazkarian, sagardotegien munduko istorio eta bitxikeria guztiak umorez kontatuko dizkizuen pertsonaia izango duzue.
Arratsaldean, itsasoa zain izango duzue. Bi proposamen dituzue, gida bat lagun, sagardoa eta euskal kostaren arteko lotura historikoa ezagutzeko: Donostia eta Pasaia.
Donostian Kontxako Badia zoragarrian zehar nabigatuko duzue eta amaitzeko, Aquarium-go bisita gidatuaz gozatzeko eta akuarioko tuneleko emozioak bizitzeko aukera izango duzue.
Pasaia aukeratzen baduzue, Gipuzkoako porturik garrantzitsuena eta aurreratuena dena, badian zehar ontzi tradizional batean nabigatuko duzue eta jarraian Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroa bisitatuko duzue, garai batean sagardo kupelak eramanaz itsasoak zeharkatu zituzten ontzien prototipoak ikusiaz.
Jarduerak:
1. aukera: Astigarraga - Donostia
12:00 Sagardoetxean elkargunea.
12:15 - 13:15 Sagardoetxeako bisita gidatua.
13:45 - 16:00 Sagardotegiko bazkaria bakarrizketekin.
17:00 - 18:00 Donostiako badian zeharko ibilaldi gidatua.
18:15 - 18:45 Aquarium-go bisita gidatua.
2. aukera: Astigarraga - Pasaia
12:00 Sagardoetxean elkargunea.
12:15 - 13:15 Sagardoetxeako bisita gidatua.
13:45 - 16:00 Sagardotegiko bazkaria bakarrizketekin.
17:00 - 18:00 Pasaiako badian zeharko ibilaldi gidatua.
18:15 - 18:45 Ondartxo-ko bisita gidatua

Pasaian historia arnastu daiteke bere kaleetan. Portua, itsasoa... Pasaia historia bizia da. Euskaldunentzat Mundu Berrirako ate nagusia izan zen. Ondare hori gaur egun ALBAOLA Itsas Kultur Faktoriam ezagutu daiteke.
Itsasoaren aztarnakEuskal Herriko itsas ondarea ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dugu, Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Donostiako Untzi Museoa bisitatzeko bono bateratuarekin
Erlazionatutako ibilbideak
Berriak
-
2018-11-30
-
2018-11-30