Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-09-03 / 2019-10-13

Goresmenak Xalbadorri

Publikoa:

 
1967-06-11 Xalbador eta Uztapide. Donostian Xalbadorren omenaldia 1976-11-07

Erakusketa honen helburua Ferdinand Aire Etxart, Xalbadorren, figura gogoratzeaz gain, bere ibilbidea irudien bitartez jasotzea da.

Argazkien bidez Xalbadorren unibertsora hurbiltzeko amoz, erakusketak hainbat alor jorratzen ditu. Aurreneko atala bere familiaren, lagunen eta sorlekuko irudiez osatuta dago. Bigarrengo atala bertsolari munduan azaltzen zaigu, bai bakarrik, bai bere lagunekin, plazaz-plazaz, edo txapelketetan parte hartuz. Hirugarren atala, bere herrian 1976ko azaroaren 7an antolatu zen omenaldiari eskainita dago, eta bertatik jasotzen du izenburua, hain zuzen,  erakusketa honek.

Askotan gertatu zen bezala, Xalbador ezizena, bere baserritik hartu zuen. Urepelen jaio zen 1920an, eta, herri berean zendu zen1976ean bere omenez antolatutako ekitaldian ondoezak jo ondoren. Sortetxeak eman zizkion izana eta izena.

Urepeleko artzaina bezala ere ezaguna, esan beharrik ez dago giro euskaldun peto-petoan sortu zela, eta hortik zetorkiola bertsolaritzako zaletasuna. Lehen bertsoa 16 urtekin bota zuen, ostatuan bertsotan ari zirenei erantzunaz. Kantatu zuen mutiko mukizu haren lotsagabekeria gaizki iruditu zitzaien, nonbait: “zakur batzu bezala oldartu baitzitzauzkitan”.

Bertsolaritza indarberritzen ari zen garaian, Basarri eta Uztapide bikotearen ondoan hazi zen Xalbador, kide paregabea zuelarik Mattin. Bikote horrek Euskal Herri osoan hamaika emanaldi burutu zituen, Ipar Euskal Herriko bertsolaritza sendotu eta alde guztietara ezagutzera emanez.

Azken finean, Xalbadorren bertsoak eredu dira hainbat arrazoiengatik: hitzak aukeratzeko trebeziagatik, bere lirismoagatik, gai unibertsalak edo sentimenduak jorratzeko abileziagatik edota metaforak sortzeko gaitasunagatik.

Bere beste ekarpen bat ere aipatu behar dugu bertso-liburuen argitalpena, alegia. Ezin bertzean, Herri gogoan edo Odolaren mintzoa plazartu zituen, azken hori beti goraipatzen dena.   

Laburbizduz, esposizio honetara hurbiltzen den ikusleak argazkien eta bestelako elementu dokumentalez lagunduta, Xalbador hobeto ezagutzeko aukera izango du.

 

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.