Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2019-04-25 / 2019-06-02

Eibarko industria-sarearen berreraikuntza 1938-1942 erakusketa

Publikoa:

 
eibar

1937ko bonbardaketen ondorengo industria-sare eibartarraren berreraikuntzari buruzko erakusketa da.

1937ko bonbardaketaren ondoren, Eibarko hiria guztiz suntsituta gelditu zen; baina hilabete batzuk beranduago, 1938an, tailer eta fabrika askoren berreraikuntza hasita zegoen Eibarrek bere ekoizpen-ahalmena berreskuratzeko.

1938-1942 urteek iraganaren eta geroaren arteko mugarria ezarri zuten Eibarko arkitekturan eta hirigintzan.

Gerra Zibilaren ondoren Eibarren eraikitako industria arkitektura ongi bereizten da arkitektura zibiletik edo bizitegi-arkitekturatik. Industria-arkitekturak, enpresaren beharrei erantzuteaz gain, modernitatea erakusten du.

Enpresa piloa zegoen, eta erabilera-nahasketa —enpresak eta etxebizitzak bata bestearen ondoan eta askotan biak eraikin berean ere bai— hiriaren identitate ikurra zen. Enpresen egokitzeko ahalmena eraikinetara ere iristen da, zeinek espazio berriak bilatu behar dituzten.

Erakusketa honek 1938 eta 1942 urteen inguruan egin ziren eraikin industrial esanguratsuenak biltzen ditu. Raimundo Alberdi y Abaunz arkitektoak diseinatu zituen eraikin horietako gehienak.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Udal museoa
  • Telefonoa: tel. 943 708446
    Fax. 943 708436
  • E-maila: museoa@eibar.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bista Eder, 10 - 5º
    20600 Eibar - Eibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Armagintzaren Museoa (2010-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Az Itxita 16:00-20:00
Og Itxita 16:00-20:00
Or Itxita 16:00-20:00
La Itxita 16:00-20:00
Ig 10:00-13:00 Itxita
Jaiegunak Itxita 16:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: Ostegunero, ICOM-eko eta Betizuko baskideak, 7 urtetik beherakoak eta Eibarko derrigorrezko eskolatze okastetxeak.

Orokorra:3€

Murriztua:1,50€ ( 26 urtetik beherago ikasleak - erretiratuak eta langabetuak).

8 pertsona baino gehiagoko taldeak:2€/per

Bisita gidatuak ( 18 pertsona gehienez):18€ sarrera prezioari erantsi behar zaio

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.