Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-10-25 / 2018-11-18

Eibarko emakumeen aztarnak

Publikoa:

 
Eibarko emakumeen aztarnak

Eibarko emakumeen aztarnak erakustearen aurkezpenarekin Eibarko Udalak bat egiten du Ondarearen Europako Jardunaldiekin, zeinaren aurtengo ardatz tematikoa “Ondarea, emakumeen emaria” den.

Erakusketak, Portaleko Erakusketa aretoan urriaren 25etik azaroaren 18ra ikusgai egongo dena, helburutzat du emakumeek ondare kulturalean izan duten presentzia eta kultur ondareen sorkuntzan, transmisioan eta kontserbazioan egin duten ekarpena azpimarratzea. Horrez gain, agerian jarriko dira emakumeen gabeziak, isiluneak eta ondarearen arloan jasan dituzten diskriminazioak.

Artista eibartarren begiradaren bitartez, erakusketa honek balioan jarri nahi du Eibarko emakumeen protagonismoa garaietan zehar eta gure hiria eta bertako ondarea (industria, damaskinatua eta grabatua, literatura, gizartea, musika…) garatzean haiek bete duten papera.

Erakusketan ikusgai izango dira Maria Jesus Portillo eta Maria Asun Noguesen damaskinatuak, eta Elena Izaga eta Leire Izagirreren grabatuak; horiekin batera, Iratxe Unanue, Esther Galarza, Marina Barrena, Bakarne Elejalde, Leire Kareaga, Maialen Belaustegi, Natalie Garrido, Espe Zabala, Virginia Arakistain eta Maite Arriaga artisten lanak. Pinturak, eskulturak, argazkiak eta instalazioak, erakusketa honetarako propio eginak eta inspirazio iturri izan dutenak Arantza Lasa Astolaren “Historia de la mujeres de Eibar” liburua eta Zaida Fernández Pérez, Savina Lafita Solé eta Luz Maceira Ochoa egileen testua “Emakumerik gabe, Eibar ez litzateke izango gaur egun dena. Emakumeen arrastoak Eibarko industrializazio prozesuan” testua, oraindik argitaratu gabe.

Erakusketan damaskinatutako pistolak ere egongo dira, Maria Jesús Berasaluzek eginak, Armagintza museoaren hileko piezaren protagonista izango denak.

Erakusketan lankidetzan aritu dira, besteak beste, Mursego -Maite Arroitajauregi-,  Goruntz Abesbatza, Leire Abanzabalegi, Badihardugu, Juan San Martin liburutegia eta Eibarko Udaleko Berdintasun saila.

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Udal museoa
  • Telefonoa: tel. 943 708446
    Fax. 943 708436
  • E-maila: museoa@eibar.eus
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: Bista Eder, 10 - 5º
    20600 Eibar - Eibar - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Armagintzaren Museoa (2010-01-01 / 2020-12-31)
  Goizez Arratsaldez
Az Itxita 16:00-20:00
Og Itxita 16:00-20:00
Or Itxita 16:00-20:00
La Itxita 16:00-20:00
Ig 10:00-13:00 Itxita
Jaiegunak Itxita 16:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Sarrera doan: Ostegunero, ICOM-eko eta Betizuko baskideak, 7 urtetik beherakoak eta Eibarko derrigorrezko eskolatze okastetxeak.

Orokorra:3€

Murriztua:1,50€ ( 26 urtetik beherago ikasleak - erretiratuak eta langabetuak).

8 pertsona baino gehiagoko taldeak:2€/per

Bisita gidatuak ( 18 pertsona gehienez):18€ sarrera prezioari erantsi behar zaio

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Entzunezko gidak
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.