2018-09-22 / 2018-10-21
"Eibarko bizikletagintza Carlos Narbaiza Funtsan"
Publikoa:
~~Eibarko Udalak aurten ere bat egingo du Europear mugikortasun asteko ospakizunekin, eta horretarako Carlos Narbaiza Funtsatik ekarritako hainbat pieza ikusgai jarriko ditu Armagintza Museoko erakusketa aretoan.
Irailaren 22tik urriaren 21era, biak barne, Eibarren egindako bizikleta modelo batzuk erakutsiko ditu Eibarko Armagintzaren Museoak. Abelux, B.H., Cil Orbea, G.A.C. eta Torrot markako txirrindulak ikusi ahal izango dira; baita Eibarko lantegi auxiliarrek egindako bizikleten osagai batzuk ere: pinoiak, kateak, txirrinak...
Horrela, 2015ean Carlos Narbaizaren familiak Eibarko Udalari Armagintzaren Museoko Funtsa betetzeko emandako funtsa zati txiki bat ezagutzeko aukera egongo da.
60 eta 90 urteen artean egindako mota desberdinetako 14 txirrindulak osatzen dute erakusketa. Umeek zein gazteek erabiltzeko, lasterketetarako, ibilaldiak egiteko erabilli eta berritu diren bizikletak dira Carlos Narbaizak jasotakoak.
Sarrera doan
