Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

2018-08-21 / 2018-09-30

MARILYN MONROE. GONAK HAIZETARA

Publikoa:

 
Marilyn Monroe Ilustración de MILO MANARA-ren ilustrazioa © MILO MANARA Colección LUIS GASCA bilduma “The Seven Year Itch” filmaren Frantziako kartela Cartel de Francia “The Seven Year Itch” (La tentación vive arriba) 1955 D. BILLY WILDER © 20th Century-Fox Colección Luis Gasca bilduma “El jueves”, n° 930, 22-28 martxoa / marzo 1995 Ilustración de ENRIQUE VENTURA-ren ilustrazioa © VENTURA Colección LUIS GASCA bilduma Les dessous de Marjo “Safarir”, n° 29, Quebec, Canada, 1989. © SAFARIR Colección LUIS GASCA bilduma

MARILYN MONROE: GONAK HAIZETARA

Irribarre misteriotsua, txapel iraultzailea, goizaldean ezgaraiko haizagailua inoiz lokartzen ez den hirian. Horrela sortzen dira hilezkorrak izatera heltzen diren mitoak: Mona Lisa, Che, Marilyn.

1954ko irailaren 15eko goizaldea zen. Billy Wilder zuzendariaren argibide zeha- tzei jarraituz, Paul Wurtzelek, efektu berezietako bere nagusiak, milagarren aldiz eragin zion Lexington etorbideko 590 zenbakia eta 52 kalearen  kantoian kokatutako metroko burdin-sareta azpian ezkutatua zegoen haizagailu erraldoiari. Etxe-orratzen hiriarekin, Askatasunaren estatuak baino lotura handiagoa duen duen ikono baten jaiotza ezagutzeko beharrezko xehetasunak dira.

Gautxori askoren artean Marilyn Monroek bere film berriaren eszena filmatzera zihoala zabaldu zen “The Seven Year Itch”, gazteleraz “La tentación vive arriba” delakoarena, hain zuzen. Publiko pazientearen,  beroaren, izerdituaren eta nazkatuaren artean, izarraren senarra: Joe di Maggio. Prentsa-buruak deitutako argazkilari ugari zeuden eta  leku nabarmenean, metroko sareta ospetsua bihurtuko zenaren alboan, Hollywoodeko Bernard.

Bere ordezkoak, Gloria Musolinok, 30 proba egin ondoren, zinemako ilehori desiratuenak berriro irribarre egin  zuen kamera aurrean, eta Willian Travillak beretzat diseinatu duen diskreziorik gabeko gona-bolandera eusten saiatzen zen bitartean, Tom Ewell bere bikoteari zera aitortu zion: “Ez al da atsegingarria? Lasaitu ederra!”

Argazkilarien artean eszena hilezkortu zuenentako bat George S. Zimbell izan zen. Errebelatu gabeko negatibo-biribilki bat aurkitu zuen kutxa batean 1971ean, bere bizilekua Montrealera aldatzerakoan. Bere irudiek mitoa egiaztatzen zuten, zetazko gona atzean sekretu ezkutua, lilura malizia gabekoa eta pikaroa, eta neurri berean emakumeen lilurakeriaren sinbolo nagusia.

Irudi fotografiko horren oroimena betirako geratu da margoetan, estatuetan eta komikietan jasota, publizitate-kanpainetarako, parodietarako eta txisteetako inspirazio bihurtuz. Marilyn gozoa, atsegingarria, samurra eta galdua.

Luis Gasca

 
Nere ibilbidera gehitu erakusketa
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Photomuseum Argazki Euskal Museoa Fundazioa
  • Telefonoa: Tel. 943130906
    Fax. 943831823
  • E-maila: photomuseum@photomuseum.name
  • Webgunea: webgunea ikusi
  • Helbidea: San Ignacio, 11
    20800 - Zarautz - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Photomuseum (2010-01-02 / 2020-12-30)
  Goizez Arratsaldez
Ar 10:00-14:00 17:00-20:00
Az 10:00-14:00 17:00-20:00
Og 10:00-14:00 17:00-20:00
Or 10:00-14:00 17:00-20:00
La 10:00-14:00 17:00-20:00
Ig 10:00-14:00 17:00-20:00
Jaiegunak 10:00-14:00 17:00-20:00

SARREREN PREZIOA

Bakarkako salneurrien zerrenda:
Arrunta: 6€
Murriztua: 3€
Abonu txartela (12 Bisitaldi): 30€
Abonu txartelak, diru-aurrezte itzelaz gain, argazkilaritzan espezializaturiko estatuko liburutegi garrantzitsuena dohainik kontsultatzeko aukera ematen du.
Asteazkenetan eta ostiraletan sarrera dohakoa izango da (bisita gidatudun taldeak izan ezik).


Taldekako salneurrien zerrenda: (Aldez aurretiko zita).

EKIPAMENDUAK ETA ZERBITZUAK

  • Hizkuntza: frantsesa
  • Hizkuntza: ingelesa
  • Hizkuntza: euskara
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Argitalpen propioak
  • Gida didaktikoak
  • Ikertzaileen gela
  • Hitzaldi-Aretoa
  • Liburutegia
  • Lorategia
  • Denda
  • Lehiatila / Kontsigna
  • Atseden lekuak
  • Aterpetxea
  • Barne ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Sarrera egokitua
Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2018 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.