Edukinera joan | Menu nagusira joan | Ataletara joan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Logoa
Gipuzkoakultura logotipoa

Loading

ATE IREKIEN JARDUNALDIA

Kokapena
 Barrukoa
Lehentasunezko publikoa
 
Data
 2019-05-16 / 2019-05-18
Erreserba
Ez
 
ATE IREKIEN JARDUNALDIA

Jantziaren Zentroak bat egingo du maiatzaren 18an, larunbatean, Museoen Nazioarteko eguneko ospakizunekin. Arratsaldeko 18.00-20:00 tara ateak doan zabalduko dira. Jantziaren Zentroa kudeatzen duen Iraultza Dantza Taldeko kideak bertan izango dira bisitarien galdera eta zalantzak argitzeaz gain, euren lanaren berri emateko. Uneotan, buru belarri lanean ari dira erakusketa iraunkorra aldatzen, larunbaterako erakusketako solairu bat prest izango da, eta hirugarren bilduma denaren zati bat ikusteko aukera izango du bertara hurbiltzen den edonork.

Jantziaren Zentroak 2017 garren urtean zabaldu zituen ateak, larunbatekoarekin, antolatzen duen hirugarren ate irekien eguna izango da. Aurrekoetan ehun lagun inguru bertaratu zen Kapitain-etxearen barruan kokatutako erakusketa eta lana ezagutzera.

Zentroa asteburu eta jai egunetan zabaltzen da, eta bisita gidatua egin nahi duen edonork aurrez hartu behar du ordua Errenteriako Turismo bulegoaren telefonora deituta 943 49 45 21 edo jantziarenzentroa@errenteria.eus

 
 
Nere ibilbidera gehitu ekitaldea
 
Compartir

Itzuli

HARREMANAK

  • Jabetasuna: Eraikina Errenteriako Udalarena da, eta barruko bilduma Iraultza Dantza taldearena,
  • Telefonoa: Jantziaren Zentroa 943 44 96 92
    Errenteriako turismo bulegoa 943 49 45 21
  • E-maila: turismoa@oarsoaldea.eus/jantziarenzentroa@errenteria.eus
  • Helbidea: Kapitainenea Kalea 6.zenbakia 20.100 Errenteria (Gipuzkoa) - Errenteria - mapa ikusi

ORDUTEGIAK

Jantziaren Zentroko ordutegia (2017-05-04 / 2020-12-04)
  Goizez Arratsaldez
La 11:00-14:00 17:00-20:00
Ig 12:00-14:00 Itxita
Jaiegunak 12:00-14:00 Itxita

SARREREN PREZIOA

Sarrera arrunta 3 euro ( Bost urtetik beherakoek dohain).

Bisita Gidatua 5 euro 

Jantziaren Zentroaren lagunek sarrera dohain

Oharrak:Bisita gidatuak aurretik hitzartu behar dira

turismoa@oarsoaldea.eus/943-494521

jantziarenzentroa@errenteria.eus/ 943-449692

Creative Commons lizentzia. Irakurtzeko hemen zapaldu
2019 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Logotipo Gipuzkoa.net. Sakatu Gipuzkoa.net web gunera joateko.